BITARTU

Bitartu, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal zerbitzua, justizia-administrazioko zerbitzuak emateko eredu bateratua da, eta euskal kooperatibetan gatazkak ebazteko tresna osagarriak erabiltzen ditu.
Gatazken ebazpen osagarria deitzen zaie kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.
Kooperatiben Goren Kontseiluaren barnean, Bitartuk zerbitzu hauek ematen dizkie kooperatibei eta kooperatibistei: orientazioa, adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea.

Bitarturen zerbitzuak
Bitartu Orientazioa
Gatazken ebazpen osagarri deritze kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.
Bitartuk gatazken ebazpen osagarrirako orientazio-zerbitzua eskaintzen die kooperatibei eta kooperatibistei. Horren bitartez, abokatu aholkulari baten arreta jasoko dute.

Bitartu Adiskidetzea
Adiskidetzea aurkakorik ez duen desadostasunak ebazteko mekanismo bat da. Helburua da Bitarturen aurrean akordio batera iristea, eta, zenbaitetan, Bitartuk akordioa proposa ere egin dezake.
Adiskidetze-prozesuetan, Bitartuk hirugarren gisa jokatuko du, eta alderdiek gatazkaren irtenbidea adostuko dute haren aurrean.

Bitartu Bitartekaritza
Laguntza bidez negoziatzeko sistema bat da bitartekaritza. Gatazka bateko alderdiak desadostasuna haien kabuz ebazten saiatzen dira, Bitarturen laguntzarekin. Kasu honetan, Bitarturen eginkizuna da komunikazioa erraztea eta bideratzea.
Bitartekaritza-prozesuetan, gatazkan parte hartzen duten alderdiek haien arteko desadostasunak ebazten dituzte, hirugarren neutral baten laguntzarekin (bitartekaria) akordio batera iritsiz. Bitartuk bitartekaritza egiteko profesionala aukeratzen lagunduko die.

Bitartu Arbitrajea
Arbitrajea gatazkak bide judizialetatik kanpo ebazteko tresna da. Alderdiak prozedura arautu batean sartzen dira, eta Bitarturi uzten diote arbitro bat izenda dezan. Arbitroak bi alderdientzat loteslea izango den erabaki bat hartzen du, zuzenbidea edo ekitatea aplikatuz, eta, horrela, gatazkari amaiera ematen zaio.
Bitartekaritza-prozeduretan, alderdiek onartzen dute arbitro gisa jokatzen duen hirugarren baten erabakiari men egitea, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak izendatzen du arbitro hori.


Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuaren Araudia
Arbitrajeari buruzko 60/2003 Legea, abenduaren 23koa.
2003-12-26ko BOE, 309 zk.-koa
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Euskal Kooperatibetako Gatazken ebazpenari buruzko Erregelamenduaren aldaketa.
2013-05-09ko EHAA
Euskal Kooperatibetako gatazkak ebazteko prozedurei buruzko erregelamendua.
2012-02-16ko EHAA
Arbitrajeari buruzko 11/2011 Legea, maiatzaren 21ekoa.
2011-05-21eko BOE

Formularioak

Arbitratze laudoen hautaketa
