Skip to main content

Kooperatiben Kontseiluak Ahots Kooperatiboak podcast-kanal berria sortu du. Gertuko istorioak modu fresko eta berritzailean biltzen dituen kanal bat da, protagonistek lehen pertsonan kontatuta.

Ahots Kooperatiboak ekimenean kooperatiben egungo errealitatearekin zerikusia duten pertsonek euren esperientzia kontatuko digute, kooperatibismoaren inguruko istorio interesgarriak ezagutaraziz.

Gure helburua jendea kooperatibismoari buruz heztea eta informatzea da, eta baita espressa kooepratiboa mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen nola lagun dezakeen zabaltzea ere. Gure podcast kanalaren bidez, kooperatibismoari buruzko eztabaida eta ideien trukea sustatu nahi dugu. Uste dugu hori egitean komunitate informatuagoa eta aktiboagoa eraiki dezakegula, kooperatibismoa indartzen laguntzeko.

Ahots Kooperatiboak ‘ekimenaren lehen atala Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean plazaratu zen eta bere izenburua, hain zuzen ere, “8M, kooperatibak eta emakumea” da. Lehen atal honetan, Arrasate inguruko hainbat emakumek Auzolan emakumeen kooperatiba nola sortu zuten kontatzen digute.

Spotifyn, esteka honetatik sar zaitezkete kanalera: https://open.spotify.com/show/2DIjWPD7qwqkBOAnJ4bZUN.